AstraZenecaren txertoa hartuko duten hurrengo kolektiboen berri eman du Osakidetzak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 9a, 15:55

AstraZeneca txertoa jarriko duten hurrengo profesionalak hauek izango dira, besteak beste: Bilboko eta Pasaiako portuko profesionalak, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko profesionalak, fisioterapeutak eta Osasun Publikoko laborategietako pertsonala.

Osakidetzak AstraZenecaren txertaketa azkartuko duela jakinarazi du, eta 55 urte edo gutxiagoko pertsonen 30 kolektibo identifikatu ditu. Momentu hauetan, Etxeko Arreta Zerbitzuko profesionalak, Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko hezkuntza-eremuko profesionalak, ertzainak, udaltzainak, polizia nazionalak, guardia zibilak, suhiltzaileak, espetxeetako funtzionarioak eta farmaziako bulegoetako profesionalak txertatzen ari dira. Eta hurrengoak honako hauek izango dira –denak ere 55 urtetik beherakoak badira–:

  • Bilboko eta Pasaiako portuko profesionalak.
  • Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko profesionalak.
  • Fisioterapeutak.
  • Osasun Publikoko laborategietako pertsonala.
  • Unibertsitateaz kanpoko irakasleak.
  • Gazteen justizia-zentroetako langileak.
  • Psikologiako profesionalak.
  • Podologiako profesionalak.
  • Optometristak.
  • Albaitariak.
  • Hortz-protesigileak.
  • Arrantzaleak.
  • Aterpetxeetako profesionalak.
  • Edo iragaitzazko migratzaileen eta errefuxiatuen harrera-zentroetako profesionalak.
  • Garraio publikoko pertsonala.
  • Etxeetan arreta ematen duten udaletako gizarte-langileak.
  • Supermerkatuetako kutxetako pertsonala.
  • Presoak.

Txertoa jartzeko txanda, online

Osakidetzak jakinarazi du txertoa hartzeko zitazio-bide berriak aktibatuko dituela. Bihar bertan, hezkuntza arloko kolektiboek Osakidetzaren webgunean hitzordua eskatu ahal izango dute. Langileei mezu bat bidaliko zaie telefono mugikorrera –Euskal Osasun Zerbitzura eramandako zenbakira– , webgunean sar daitezkeela adierazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak