Zazpi positibo atzeman ziren atzo bailaran eta Oñati eremu gorritik irten da

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 9a, 12:48

Debagoieneko hiru herritan bakarrik baieztatu zituzten kasu positiboak atzo egindako probetan; Arrasaten lau, Aretxabaletan bi eta Oñatin bakarra. Beheranzko joera erakutsi dute positiboek eta ondorioz, Oñati eremu gorrian sartu eta hilabetera irten egin da. 

5.000 biztanletik gorako herrien artean Aretxabaleta da eremu gorrian dagoen bakarra Debagoienean ia 700eko intzidentzia-tasarekin. EAEn beste bi daude horrekin batera, Gipuzkoan Lazkao eta Bizkaian, Derio. Herri txikien artean Eskoriatzak ere 500etik gorako intzidentzia-tasa du, atzoko datu berbera, eta Antzuolak ere bai, baina beheranzko joerarekin. 

 

Beheko mapan daude herri bakoitzeko datu eguneratuak:

 

Hego Euskal Herrian 385 kasu

Atzo, martitzena, 8.560 test egin zituzten EAEn eta horietatik 334 izan ziren positiboak (%3,9 positibotasun-tasa); hona hemen lurraldeka: 58 Araban, 101 Gipuzkoan, 172 Bizkaian eta 3 EAEtik kanpo erroldatutakoak. Atzo, gainera, 50 lagun ospitaleratu zituzten, 255 gaixo zeuden Osakidetzako ospitaleetan eta ZIUetan 113.

Nafarroan, ostera, 1.802 proba egin zituzten eta horietatik 51 izan ziren positiboak, positibotasun-tasa %2,8 izanik. 79 gaixo zeuden ospitaletan COVID-19ak jota, eta heriotza bat izan zen. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak