Hona hemen aste bukaeran jasotako datuak:
Herriak | Martxoak 5 | Martxoak 6 | Martxoak 7 | Guztira positiboak |
Aramaio | 0 | 0 | 0 | 0 |
Antzuola | 0 | 0 | 1 | 1 |
Aretxabaleta | 4 | 5 | 1 | 10 |
Arrasate | 13 | 3 | 5 | 21 |
Bergara | 6 | 2 | 1 | 9 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Eskoriatza | 2 | 0 | 0 | 2 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
Oñati | 3 | 3 | 3 | 9 |
Intzidentzia-tasei dagokienez beheranzko joera erakusten dute bai Antzuolak (1.193tik 917ra pasatu da), bai Oñatik (741etik 549ra); Arrasatek, ostera, gorantz egin du zertxobait (398tik 403ra), eta bereziki Aretxabaletara izan da gora egin duena, ia 700era iritsita. Dena den, martxoaren 9tik aurrera, Jaurlaritzak ez du erabiliko 500 kasuren intzidentzia tasa udalerri batzuetan neurriak zorrozteko erreferentzia gisa; hala, erabaki zuen joan den egubakoitzean LABIk.
Beheko mapan daude herri bakoitzeko datu eguneratuak:
Hego Euskal Herrian 261 positibo
Atzo, domeka, 5.125 test egin zituzten guztira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 214 lagunek eman zuten positibo: Gipuzkoan 64k, Araban 32k, Bizkaian 116k eta EAEtik kanpo erroldatutakoen artean, 2k.
Bestetik atzo, 24 lagun ospitaleratu zituzten; Osakidetzako ospitaleetan 262 zeuden eta ZIUetan, 118 gaixo.
Nafarroan, ostera, 989 proba egin zituzten eta horietatik 47 izan ziren positiboak (positibotasun tasa %4,8) Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Ospitaleetan 80 gaixo zeuden atzo, horietako lau ingresatu zituzten atzo, bat ZIUetan.
Astean 45.000 dosi
COVID-19ren aurkako txertaketa-puntuen sarea handitu egin du Osakidetzak. Araban 10 gune zehaztu ditu, Bizkaian 76 eta Gipuzkoan 31; horietatik sei daude Debagoienean; hona hemen: Arrasateko ospitalea eta Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko osasun-zentroak. Era berean, gogorarazi dute Osakidetzak deituko dietela herritarrei hitzordua eskaintzeko eta txertoa noiz eta non eskainiko zaien zehazteko.
Txertaketa kanpainari dagokionez martxoaren 8tik 10era bitarteko astean 45.263 dosi jartzea aurreikusi du Jaurlaritzak; horietatik 4.297 izango dira Pfizer, 6.037 Moderna eta 34.929 Astra Zeneca. Guztira, 179.361 dosi jarri dira orain artean.