Euskal Herriko Emakume Mundu martxara handik eta hemendik atxikiriko zapiak elkartzeko unea izan zen itxiera ekitaldia. Mugen eta transnazionalen aurkako mobilizazioa izan zen.
Manifestazioa Hendaiako herriko plazatik abiatu zen 11.00etan, eta Ipar Euskal Herriko ordezkariak 11:30ak aldera iritsi ziren Santiago zubira. Mugako kontrola gainditu behar izan zuten Irungo aldean zain zeuden Hego Euskal Herriko ordezkariekin elkartzeko guztiak batera egin zuten ibilbidea Irungo kale nagusien barrena ibilbidea Avenida zubian amaitzeko.
27 bat eskualdetik iritsitako 60 zapitik gora elkartu ziren manifestazioan guztiak ere mugen, transnazionalen eta arrazakeriaren aurkako leloekin. Avenida zubian oihal bakarra egin zuten 60dik gora zapiak elkarren artean lotuz. Ondoren, mugarik gabeko mundu bat aldarrikatu zuten feministek Avenida zubian egindako performance batean. Horrekin batera, emakume arrazializatuek pairatzen duten bazterkeria bikoitza salatu zuten.