Trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldaera paregabean

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 7a, 15:21

Neomak taldea osatzen duten zazpi emakumeek kontzertu paregabea eskaini zuten atzo, Zaldibar antzokian. Ahots bikainak, trikitiaren eta pandearoaren laguntzaz, beraien lana aurkezten izan ziren Eskoriatzan, eta, aretoa beteta arrakasta handia izan zuen emanaldiak.

Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz, euren lana aurkezten izan ziren taldea osatzen duten Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakumeak –Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria–.

Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere eskaini zituzten kantuak; ahotsa perkusioaz lagunduta. Estreinaldia ez, baina eman duten lehenengotako emanaldietako bat izan zen atzokoa, Martxoaren 8aren baitan, kultura agendaren barruko emanaldia. Izan ere, azaroan Arrasaten emanaldi bat eskainita eta urtarrilaren 20an Nafarroako VII. Trikiti Jaialdian zenbait kantu ere egin ostean, Eskoriatza izan dute hurrengo geltoki Neomak taldekoek, eskoriatzarren gustukoa izan dela, duda barik.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak