Mondragon Assembly urteko ETEa izendatu dute 'Euskadi Avanza' sarietan

Hasier Larrea 2021ko mar. 4a, 17:55
Eider Lozano, Mondragon Assemblyko Kontseilu Errektoreko lehendakariordea. (Argazkia: El Correo)

40 urtetik gorako enpresa-ibilbideagatik eta iaz pandemiari aurre egiteko hartutako konpromisoagatik goraipatu dute egoitza nagusia Aretxabaletan duen kooperatiba.

Otsailaren 22an, astelehena, Euskadi Avanza sarien laugarren edizioa egin zuten Bilboko Guggenheim Museoan, El Correok eta Banco Sabadellek antolatuta, “enpresek gure komunitateari egindako ekarpen erabakigarria aitortzeko”.

Mondragon Assemblyk jaso du 2020ko Enpresa Txiki eta Ertainik onenaren saria. Mondragon Korporaziotik adierazi dute kooperatiba horren ibilbideari "balioa" emango diola errekonozimenduak, eta, horrez gain, azken urtean egindako lana azpimarratu dute: "Maskarak fabrikatzeko linea automatikoen proiektu bat denbora errekorrean garatzea lortu du".

Aipatutako proiektu hori Mondragon Korporazioaren bidez hasi zen, presidenteak berariaz eskatuta: "Pandemiak Europako produkzioa ia geldiarazten zuenean, herritarrei maskarak egiteko eta hornitzeko irtenbide bat bilatzen saiatzea zen erronka; gauzak horrela, Mondragon Assemblyk berehala ekin zion Kunshanen (Txina) duen instalazioan lineak fabrikatzeko prozesuari".

Horren ondorioz, zazpi astetan lehen lau maskara-makinak egiten ari ziren Euskadin, eta hamabi astetan 18 makina prestatu zituzten, guztira 60 milioi maskara fabrikatuz hilero.

40 urtetik gorako ibilbidea

Merkatuarekin eta haren bezeroekin duen "konpromisoari" esker, hainbat herrialdetara ireki da Mondragon Assembly. Gaur egun, Frantzian, Alemanian, Mexikon, Chinan eta Brasilen ditu ekoizpen-instalazioak, eta Indian, berriz, merkataritza-bulegoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak