Asteburuetan ez dituzte herrikako datuak ematen. Baina, lurraldeka emandakoek erakusten dute beheranzko joera dela nagusi oraindik ere.
Osasun sailak emandako datuen arabera, atzo, 42 pertsona ingresatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaletan. Era berean, egun, 121 kutsatu daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan ingresatuta.