394 positibo Hego Euskal Herrian, horietako 86 Gipuzkoan

Xabier Urtzelai 2021eko otsailaren 27a

Positibo tasak behera egiten jarraitzen du Euskal Herrian. Atzo, EAEn 7.692 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik 349 positiboak izan ziren (% 4,9). Nafarroan, berriz, uztailetik ez dituzte halako datu baxuak izan; atzo 45 lagunek eman zuten positibo (% 2,4). 

EAEn, Lurraldeen arabera, 71 positibo izan ziren Araban, 181 Bizkaian, 86 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetako 11 kasu egon ziren. Nafarroan izan dituzte datu bereziki onak. Atzoko egunean 45 lagunek eman zuten positibo, eta 2020ko uztailetik jasotako daturik baxuena da. Guztira 1.894 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Nafarroan, eta positibotasun tasa %2,4koa izan zen. Jakin udalerrietako datuak astelehenean eguneratuko dituztela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak