Gipuzkoako adinekoen eguneko zentroetan txertoaren 202 dosi jarri dituzte

Mirari Altube Arrese 2021ko ots. 26a, 15:09

Txertaketa-kanpaina hasi du gaur Foru Aldundiak Gipuzkoako adinekoen eguneko zentroetako erabiltzaileen eta 55 urtetik gorako langileen artean. Astelehenean, martxoaren 1ean, ostera, desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa txetatzeari ekingo diote.

Pfizer/Biontech txertoaren lehen 192 dosi inokulatu dira sei eguneko zentrotan, eta beste hamar Astrazeneca dosi, 55 urtetik beherako langileen artean. Gipuzkoan 63 eguneko zentro daude, eta 1.200 erabiltzaile horietan. Gizarte Politikako departamentuak aurreikusi du 2-3 astetan eguneko zentroetan lehen dosiak aplikatzea. Era berean, astelehenean, desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako baliabideetako erabiltzaileei eta langileei hasiko dira txertoa jartzen.

Txertoa jartzeko ardura duten sei talde ditu Aldundiak, eta DYAko eta Aita Menniko profesionalekin lankidetzan dihardu. Txertaketa-prozesua arintzeko helburuarekin, txertaketa-puntuak zehaztu dituzte Gipuzkoan, eta hara bertaratuko dira txertoa jasoko duten kolektibo guztiak, eguneko zentroetako erabiltzaile diren adinekoak izan ezik; horiek txertoa euren zentroetan jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak