24 kasu positibo baieztatu dituzte; horietatik hamar, Oñatin

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ots. 26a, 13:10

Oñatiko kalean pertsona bat oinez.

Oñatik hamar positibo izan ditu, Arrasatek zazpi, Aretxabaletak bost eta Eskoriatzak bi. Hori horrela, 24 pertsona dira guztira, COVID-19an positibo izan direnak bailaran. Bestetik, Oñati da gorriz markatuta dagoen Gipuzkoako herri bakarra.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Gipuzkoako gorri bakarra, Oñati

Oinarrizko Osasun Eremuei erreparatuta, gorriz dagoen herri bakarra Oñati da (1.351,59) Debagoienean, eta baita, Gipuzkoan ere. Atzoko egunez, herri horretako intzidentzia tasa 1.360,31koa zen, eta gaur batu dituen hamar kasu positiboekin 1.351,59 izatera pasa da. 

Arrasate, bestalde, laranjan dago, eta gaur izan dituen zazpi kasu positiboekin, positibo metatuak 2.400era iritsi dira.

Mapa honetan daude herri bakoitzeko datu eguneratuak:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

EAEn 368 kasu positibo

EAEn, 7.580 test diagnostiko egin ziren, atzo, eta, horietatik, 368 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 59 Araban, 218 Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 23Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan, aldiz, 1.573 proba egin zituzten, eta horietatik 50 izan ziren positiboak, positibotasun-tasa %3,2 izanik.

EAEko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta ZIUetan 126 pertsona daude COVID-19ak jota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak