Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Aretxabaleta laranjara
Oinarrizko Osasun Eremuei erreparatuta, gorriz dagoen bakarra Oñatikoa da (1.360,31), eta laranjaz daude Arrasate, Bergara, eta, orain, Aretxabaleta. Azken honetan, izan dituen lau kasu positiboak kontuan hartuta inzidentzia-tasa 268,36 izatetik, 310,73 izatera pasa da.
Mapa honetan daude herri bakoitzeko datu eguneratuak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
EAEn 402 kasu positibo
EAEn, 10.179 test diagnostiko egin ziren, atzo, eta, horietatik, 402 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 78 Araban, 219 Bizkaian, 103 Gipuzkoan eta 2 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan, aldiz, 3132 proba egin zituzten, eta horietatik 82 izan ziren positiboak, positibotasun-tasa %2,6 izanik.
EAEko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta ZIUetan 129 pertsona daude COVID-19ak jota.