Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du Oñatin; atzo 1.430,07koa erregistratu zen eta nabarmentzekoa da Gipuzkoan gorriz dagoen herri bakarra dela. Bestetik, aipatzekoak dira azken orduetan izandako bi aldaketa ere: Aramaioren intzidentzia 500etik behera kokatu da (472,97), eta Antzuolarena, aldiz, mugatik gora (550,71).
Oinarrizko Osasun Eremuei erreparatuta, gorriz dagoen bakarra Oñatikoa da (1.408,57), eta laranjaz daude Aramaio eta Arrasate barnebiltzen dituena (433,78), eta Antzuola, Bergara eta Elgeta barnebiltzen dituena (419,26). Eta bukatzeko, Leintz bailarako eremua horiz dago (183,23).
Mapa honetan daude herri bakoitzeko datu eguneratuak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
%5etik beherako positibotasuna
Atzo 10.891 PCR eta antigeno proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta %4,7k eman zuen emaitza positiboa EAEn eta %3,1ek Nafarroan; beste modu batera esanda, 485 lagunek eman zuten positibo: 265ek Bizkaian, 106k Gipuzkoan, 57 Araban eta beste 57k Nafarroan. Gainera, aipatzekoa da lurraldeetako intzidentziei dagokienez, Gipuzkoa eta Araba horiz daudela, baina oinarrizko birsorkuntza datua gora egiten ari da azken egunetan: 0,89koa izan zen atzo.
Bestetik, azken orduetan, EAEn 46 lagun ospitaleratu dituzte (herenegun baino hemeretzi gehiago), baina guztira 494 pertsona daude EAEko erietxeetan (aurreko egunean baino 47 gutxiago); horietatik 134, ZIUn (herenegun baino hamaika gutxiago). Nafarroan aldiz, bi izan dira ingresatutakoak eta 119 daude ospitaleratuta orotara; horietatik 20, ZIUn.