Azken hiru egunetan 68 kasu berri atzeman dituzte bailaran: 27 egubakoitzean, hamazazpi zapatuan eta 24 atzo. Hona hemen, herriz herri eta egunez egun erregistratutakoak:
Herria | Egubakoitza | Zapatua | Domeka | Guztira |
Oñati | 12 | 6 | 13 | 31 |
Arrasate | 9 | 5 | 6 | 20 |
Antzuola | 1 | 3 | 3 | 7 |
Bergara | 2 | 2 | 1 | 5 |
Eskoriatza | 3 | 1 | 0 | 4 |
Aretxabaleta | 0 | 0 | 1 | 1 |
Aramaio | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 27 | 17 | 24 | 68 |
Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Intzidentzia-tasei erreparatuta, bi dira 500etik gorako intzidentzia duten herriak: Oñati (1.395,19koa) eta Aramaio (675,68koa). Eta asteburuko datuen ostean, muga horretara gerturatu da Antzuola ere, 458,93ko tasarekin. Halere, Osasun Sailak argitaratu du herri gorrien zerrenda eta bailarako herrien artetik Oñati ageri da bakarrik.
Mapa honetan daude intzidentzia-datu guztiak eta herri bakoitzaren beste hainbat datu eguneratu ere:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
303 positibo, EAEn
Atzoko egunez 6.646 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horien %4,6k eman zuen emaitza positiboa; 303k, hain zuzen ere. Lurraldez lurralde, 166 positibo hauteman zituzten Bizkaian, 85 Gipuzkoan, 46 Araban eta sei bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Erietxeetan, berriz, 27 lagun ingresatu zituzten atzo, eta azken datuen arabera, 541 daude ospitaleratuta EAEn; horietatik 145, ZIUn.
Nafarroan, 57 kasu
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, azken orduetan 1.091 proba egin ostean, 57 positibo atzeman dituzte; hau da, %5,2ko positibotasun-tasa erregistratu da. Ospitaleetan, 126 lagun daude ingresatuta (atzo bi lagun ospitaleratu zituzten), eta guztira 21 daude ZIUn.