Haizeteak zuhaitzak bota ditu bailarako hainbat txokotan

Uxue Igarza Loiola 2021eko otsailaren 21a

Abisu horia da indarrean astelehenera arte haize bolada indartsuengatik. Dagoeneko haizetearen eraginak igarri dituzte Kurtzebarri inguruetan eta Elgetan,  Karabietatik Egoetxeaga auzorako bidean. Azken horri lotuta, dagoeneko bidea garbitu dute.

Elgetan, Karabietatik Egoetxeaga auzorako bidean  jausi diren pinuek horrela utzi dute errepidea, baina kendu dituzte dagoeneko.

Bestetik, Kurtzebarri inguruan ere, haizeak botatako zuhaitzak daude bidexketan:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak