Poesia lanak
- Elorri (1962, EFA). Inpresionismotik kreazionismora arteko bidea egiten du olerkariak.
- Hiru gizon bakarka (1974, Gero Mensajero; Berrargitalpena: Elkar, 1991). Oteiza Arantzazuko santutegian lanean ari zenean egina; sinbolismoaren estetikarekin apurtzea ekarri zuen.
- Uda batez Madrilen (1977, EFA). Madrilen igarotako uda baten ikuspegi poetikoa.
- Denbora galdu alde (1985, Erein). Prosa poetikoa.
- Gabon dut Anuntzio (1986, EFA). Eguberritako oroitzapena, neguko solstizioaren eta Jesusen jaiotzaz egindako olerki eta kantu-bilduma da. Gontzal Mendibilek kantatuko zuen gero.
- Ahotsik behartu gabe (1997, Erein).
- Bizitza itxaropen delako (2001, EHU-UPV). Bilduma elebiduna, gaztelaniazko itzulpenekin lagundua.
- XX. mendeko poesia kaierak - Bitoriano Gandiaga (2001, Susa). Koldo Izagirreren edizioa
- Adio (2004, Elkar).
- Poema argitaragabeak (2005, Elkar).
Uda batez Madrilen: Euskararen borroka (1977)
Hemen euskaldun izatea bezalako
gudaririk ez dago.
Hemen euskaraz irakurri
eta euskaraz idaztea bezalako
iraultzailerik ez dago.
Hemen
euskara indartzea bezalako
indar politikorik ez dago.
Hemen ez dago
euskara adinako desafiorik
inperio zurrupariaren aurka.