394 kasu berri Hego Euskal Herrian

Maider Arregi 2021ko ots. 21a, 12:39

Atzo, otsailak 20, egindako proben ondorioz, 394 koronabirus kasu positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian. Kutsatze datuek beheranzko joera hartu dute, eta azken 24 orduetan 151 kutsatu gutxiago atzeman dira. Osakidetzak udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko ditu.

Atzo, EAEn, guztira 6.295 froga diagnostiko egin ziren, eta haietatik, 337 positiboak izan ziren (% 5,4an dago positibotasun-tasa). Lurraldeen arabera hauek kasu berriak: 53 Araban, 224 Bizkaian, 56 Gipuzkoan eta beste erkidegoetan 4. Osakidetzako ospitaleen egoerari dagokionez, 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 144 pertsona ZIUn daude.

Nafarroan, 57 COVID-19 kasu positibo berri atzeman ziren atzo, hau da, aurreko egunean baino bat gutxiago (58). 1.623 proba egin ziren, (PCR eta antigenoen testak), eta positibotasun tasa % 3,5ekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak