545 kasu berri Hego Euskal Herrian

Maider Arregi 2021ko ots. 20a, 13:16

Atzo, otsailak 19, egindako proben ondorioz, 545 koronabirus kasu positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian. Lurraldeen arabera: 70 Araban, 301 Bizkaian, 113 Gipuzkoan, 58 Nafarroan, eta beste erkidegoetan 3. Osakidetzak udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko ditu.

Atzo, otsailak 19, Euskal Autonomia Erkidegoan 9.747 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 487 positiboak izan ziren (% 5,0). Lurraldeen arabera: 70 Araban, 301 Bizkaian, 113 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 3 kasu. Osakidetzako ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta  146 pertsona ZIUn daude.

Nafarroak beheranzko joerari eusten dio eta azken 24 orduetan 58 kutsatu atzeman dituzte.  1.603 proba egin dira, eta kutsatze tasa %3,6koa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak