Baso-suteeak sortu litezkeela ohartarazi du Segurtasun Sailak

Uxue Igarza Loiola 2021eko otsailaren 19a

Gaur, Gipuzkoan eta Bizkaian baso-sute arriskua "altua" dela ohartarazi du Segurtasun Sailak; izan ere, tenperaturek gora egin dute eta hego-osagaiko haizea eta hezetasun erlatibo baxua erregistratu dira. Hala, abisu horia ezarri dute.

Egun osoan zehar, 00:00ak arte, hegoaldetik etorriko diren haize-boladek 100 km/o-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan –bereziki mendi inguruetan–. Hala, haizearengatik ere abisu horia da indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak