Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Oñati eta Aramaio intzidentzia-tasa altuenak dituztenak
Bergarako intzidentzia-tasa 485,50 da, beraz, 500etik behera jaitsi denez eremu gorritik laranjara pasa da. Oñatik eta Aramaiok, ostera, 1.000tik gorako intzidentzia-tasa izaten jarraitzen dute; hala ere, Aramaio ez dago eremu gorrian, 5.000 biztanletik beherako herria izanik bi kasu positibo bakarrik izan dituelako azken astean.
Hego Euskal Herrian 570 positibo
EAEn, 10.234 test diagnostiko egin ziren, atzo, eta, horietatik, 505 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 67 Araban, 284 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta 5 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan, aldiz, 1.793 test egin zituzten eta horietatik 65 izan ziren positiboak, positibotasun-tasa %3,6 izanik.
EAEko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta ZIUetan 156 pertsona daude COVID-19ak jota.