Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak diseinatutako txertaketa-estrategiari eta haren lankidetza eta laguntza eskaerari erantzunez, bihar hasiko da txertaketa Gipuzkoako adinekoentzako 63 eguneko zentroetako 55 urtetik beherako langileen artean, AstraZenecaren lehen dosiekin. Kolektibo horrekin amaitu ondoren, desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroetako eta etxebizitzetako profesionalak txertatzen hasiko da.
Txertaketa-prozesua bizkortzeko helburuarekin, dosiak Aldundiaren talde propioek ipiniko dituzte, DYAko ekipoen laguntzarekin. Dagoeneko Osakidetzako profesionalen eskutik jaso dute beharrezko prestakuntza eta txertaketa-kanpaina gainbegiratzeaz ere arduratuko dira.