Behera egin dute positiboek Debagoienean; hamasei atzeman zituzten atzo

Mirari Altube Arrese 2021ko ots. 18a, 12:52

Oñatik eta Arrasatek bosna positibo izan zituzten, Bergarak hiru eta Aramaiok, Antzuolak eta Aretxabaletak bana. Hala, Aramaiok eremu gorritik irten du eta Aretxabaleta eremu laranjatik horira pasatu da.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Aramaioren intzidentzia-tasa 1.689,13koa da baina 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrien kasuan beste bi baldintza bete behar ditu eremu gorrian egoteko: osasun eremuaren intzidentzia-tasa 500etik gorakoa izatea, eta azken zazpi egunetan hiru positibo edo gehiago izatea. Azken horri dagokionez, bi positibo bakarrik izan ditu azken astean, bata domekan eta bestea atzo. Horregatik, eremu gorriko udalerrien zerrendatik atera dute, eta bihartik aurrera, eskola kirolean jardun ahal izango dute neska-mutikoek.

Aretxabaletaren kasuan 300etik beherako intzidentzia-tasa du, eta ondorioz, eremu horira pasatu da.

Hego Euskal Herrian 641 positibo

EAEn 11.343 proba egin zituzten atzo eta horietatik 563 izan ziren positiboak, hau da, %5. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, 68 ingreso izan ziren atzo Osakidetzako ospitaleetan, kopuruak gora eginez azkeneko egunetakoekin alderatuta. ZIUetan dauden gaixo kopuruak, ostera, behera egin eta 153 zeuden atzo, eta plantan zeudenek ere 413.

Nafarroan, ostera, 1.886 test egin zituzten eta 78 positibo atzeman; positibotasun-tasa izan zen %4,1. Bestetik, atzo bederatzi lagun ospitaleratu zituzten , hiru ZIUetan, eta guztira 132 gaixo daude Nafarroako ospitaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak