31 kasu berri baieztatu dituzte Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 17a, 12:46

Hamahiru positibo atzeman dituzte Oñatin, bederatzi Arrasaten, zazpi Bergaran eta bi Aretxabaletan. Hala, 5.505 dira martxotik hona gaitza hartu duten debagoiendarrak. Bestetik, azken astean oñatiar bat zendu da birusaren eraginez.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Intzidentzia-tasei erreparatuta, zenbatekoek Oñatin eta Arrasaten egin dute gora bakarrik; halere, ez da aldaketarik egon koloreei dagokienean: gorriz markatuta jarraitzen du Oñatik eta laranjaz Arrasatek. Intzidentziak behera egin du, ordea, Antzuola, Aramaion, Bergaran (gorri jarraitzen duen arren) eta Eskoriatzan eta berdin mantendu da Aretxabaletan, Elgetan eta Leintz Gatzagan.

Mapan daude datu guztiak:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Heriotza bat, Oñatin

Jaurlaritzak jakinarazi du otsailaren 8tik 14ra 71 lagun hil zirela EAEn; horietako bat, Debagoienean (Oñatin). Gauzak horrela, azken datuen arabera, pandemia hasi zenetik, 4.731 heriotza erregistratu dira Hego Euskal Herrian. Herrietako heriotzen datuak goiko mapan daude ikusgai.

559 positibo Hego Euskal Herrian

Atzo 13.463 PCR eta antigeno proba egin zituzten Hego Euskal Herrian eta %4,6k eman zuen emaitza positiboa EAEn eta %2,3k Nafarroan; 559 kasu atzeman zituzten, zehazki. Lurraldeka, 327 kasu berri baieztatu zituzten Bizkaian, 109 Gipuzkoan, 60 Nafarroan, 56 Araban eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestalde, oinarrizko birsorkuntza tasak behera egin du EAEn beste behin: 0,79koa izan da azkena.

EAEko Ospitaleetan, 61 lagun ingresatu zituzten atzo, eta guztira 580 daude erietxeetan (herenegun baino 26 gutxiago); horietatik 159, ZIUn (aurreko egunean baino bederatzi gutxiago). Nafarroan aldiz, sei lagun ingresatu zituzten eta orotara 136 daude; horietatik 24, ZIUn.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak