Keniatik zuzenean eskainiko den hitzaldia antolatu du Oñatiko LSNEk

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 16a, 12:03

Oskar Epelde kazetari arrasatearrak Keniako masaien artzaintza izango du berbagai Keniatik bertatik, zuzenean. Otsailaren 24an izango da 17:30ean, eta aurrez izena eman beharko da konektatu ahal izateko.

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, Keniako Masaien artzaintzari xake mate hitzaldia antolatu du.

Oskar Epelde zuzenenean arituko da, eta masaien "egoera larriaz" hitz egingo du: "Keniako Masaiek orain arte lur komunitariotzat izan dituztenak partzelatu egin nahi dituzte hainbat eragilek, eta oso egoera zaurgarrian daude orain masai familiak". Gauzak horrela masaien bizimodu tradizionala izan den abeltzaintza eta artzaintza ibiltaria "arriskuan" daudela kontatuko du arrasatearrak.

Hitzaldia jarraitzeko m.mesonero@iisj.es helbidera idatzi beharko da. Eta egunean bertan, hilaren 24an, Zoom plataformarekin egingo da konexioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak