"Zure bidalketa iristear dago, arakatu hemen" dioten spam mezuak areagotzen

Itziar Larrañaga Sarasola 2021ko ots. 16a, 11:22

Egunotan jasotako iruzur mezuetako bat. (Goiena)

Azken egunotan bailarako mugikor askotara heldu da pakete baten bidalketa jarraitzeko mezu bat, ustez FedEx edo DHL enpresek bidalita. Spam mezuak dira, eta enpresa kaltetuek azaldu dutenez, Android mugikorretan aplikazio bat deskargatzera bideratzen du sms-ko loturak; iOSetan aldiz, webgune faltsu batera.

COVID-19arekin areagotu egin dira mota honetako tranpak; online erosketak gora egin duten heinean, errazagoa da mota honetako iruzurrean erortzea. Duela aste batzuk Correos enpresaren izenean bidalitako mezuak ere asko zabaldu ziren, oinarrian amarru bera erabiliz.

Tranpan ez erortzeko gomendio batzuk:

  • Ziurtatu iristear dagoen pakete bat eskatu duzula; hau da, datak bat datozela.
  • Erosketa egin duzun enpresak jakinaraziko dizu posta elektroniko bidez zein banaketa enpresaren bidez jasoko duzun paketea. Ziurtatu sms-a bidali dizun bera dela.
  • Ondo irakurri mezuko testua, iruzurretan sarri, akats ortografiko deigarriak egoten dira.
  • Zalantzaren bat izanez gero, ez klikatu, eta begiratu ea iruzurraren berri eman duten.
  • Loturan klik egiten baduzu eta webgune batera bideratzen bazaitu, egiaztatu HTTPS lotura bat dela.
  • Loturan klik egiterakoan app bat deskargatzeko esaten badizu, egiaztatu Play Store edo App Store bezalako aplikazio ofizialen bidez egiten dela deskarga.
  • Mugikor batzuetan, mezua bera jasotzerakoan spam-a izan daitekeela dioen abisua egongo da ikusgai, pista garrantzitsu bat emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak