Klinika pribatu eta eguneko zentroetako profesionalak eta ertzainak txertatuko dituzte aste honetan

Uxue Igarza Loiola 2021eko otsailaren 15a

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak aurreratu du aste honetan hasiko dela klinika pribatuetako eta eguneko zentroetako profesionalen eta Ertzaintzako agenteen txertaketa. Eta bitartean, aurretik hasitako taldeen kanpainarekin "modu paraleloan jarraitzea" aurreikusi du.

Gauzak horrela, kanpainako lehenengoak izan ziren egoitzetan, egoiliarren eta profesionalen immunizazioarekin jarraituko da eta baita Osakidetzako lehen lerroko osasun-profesionalen txertaketarekin ere. Baina, esan bezala, hirugarren taldea ere txertatzen hasiko dira: klinika pribatuetako lehen lerroko profesional sanitarioak, Ertzaintzako agenteak eta eguneko zentroetako profesionalak.

Bestetik, egoera oraindik "kezkagarria" dela esan du sailburuak, eta "bide luzea" dagoela egiteko: "Helburua 100.000 biztanleko 60 kasuko intzidentzia metatura iristea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak