Positibo tasa %4,8 eta intzidentzia metatua 495,16, EAEn

Julen Iriondo 2021ko ots. 14a, 13:28

8.880 proba diagnostiko egin zituzten atzo EAEn, eta, haietatik, 423 izan ziren positiboak. Bestalde, 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVIDagatik. Nafarroan, berriz, 1.886 proba egin zituzten, eta %2,96k eman zuten positibo, 56k.

Herrialde historikoei dagokienez, 58 positibo izan ziren Araban, 242 Bizkaian, 115 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetan zortzi.
 
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 170 pertsona daude ZIUetan.
 
100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatua 495,16 da EAEn.
 
Nafarroan, 152 pertsona daude, gaur egun, COVIDagatik ospitaleetan. Lau lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta pertsona bat sartu zen ZIUn. Hildakorik ez zen izan.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak