Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Bailarako herrietako datuei dagokienez, Aramaiok ez du positiborik erregistratu. Azpimarratzekoa da, izan ere, hamabost egunez jarraian baieztatu dira kasu berriak aramaioarren artean (urtarrilaren 27tik herenegun arte).
Bestetik, herri handien artean atzeman diren positiboek intzidentzia-tasak puztu dituzte, baina Aretxabaleta salbuespena izan da; hiru kasu berri erregistratu arren, 296,61eko tasa izan baitu, eta gune laranjatik horira igaro da.
Gainerako datu guztiak, mapan:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Bestetik, eta intzidentziekin jarraituz, Debagoieneko joera Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeekin alderatzen duen grafikoa da ondorengoa. Bertan ikusten da, azken asteetan, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan behera egin dutela intzidentzia-tasek, eta aldiz bailaran, gora egiten ari dela kurba. Egoera oso bestelakoa zen urtarril hasieran; orduan bailara gainerako lurraldeak baino egoera hobean zegoen.
14 egunetako datuak
HERRIA | 1/29 | 1/30 | 1/31 | 2/01 | 2/02 | 2/03 | 2/04 | 2/05 |
2/06 | 2/07 | 2/08 | 2/09 | 2/10 | 2/11 |
TASA |
Aramaio | 1 | 1 | 5 | 9 | 4 | 2 | 3 | 3 | 4 | 5 | 3 | 1 | 4 | 0 | 3378,38 |
Antzuola | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 1 | 1 | 1 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 413,03 |
Aretxabaleta | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 5 | 0 | 1 | 1 | 2 | 2 | 0 | 1 | 3 | 296,61 |
Arrasate | 6 | 0 | 6 | 7 | 5 | 16 | 15 | 4 | 4 | 5 | 1 | 6 | 11 | 6 | 416,63 |
Bergara | 2 | 5 | 3 | 3 | 8 | 10 | 12 | 3 | 5 | 5 | 10 | 3 | 12 | 8 | 591,91 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0,00 |
Eskoriatza | 0 | 0 | 1 | 3 | 2 | 0 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 2 | 0 | 0 | 341,21 |
Lein. Gatz. | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0,00 |
Oñati | 0 | 1 | 0 | 1 | 2 | 6 | 13 | 8 | 10 | 11 | 9 | 12 | 6 | 11 | 784,79 |
643 kasu, EAEn
Atzoko egunez egindako 13.575 proba diagnostikoek 643 kasu berri baieztatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; beste modu batera esanda, proben %4,7k eman du emaitza positiboa (aurreko egunean baino %0,2 gutxiagok). Lurraldeka, 400 positibo erregistratu dira Bizkaian, 139 Gipuzkoan, 93 Araban eta hamaika beste lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, beste egun batez, behera egin du oinarrizko birsorkuntza datuak: 0,81ekoa izan zen atzo.
Ospitaleetan, azken egunetako joera jarraituz, behera egin dute guztira ingresatuta dauden pertsonek, baina gora egin dute Zainketa Intentsiboetako Unitatean daudenek. Hala, azken datuen arabera, 668 lagun daude ospitaleratuta (aurreko egunean baino hamaika gutxiago) eta horietatik 173 daude ZIUn (herenegun baino sei gehiago). Bestalde, atzo ingresatutakoak 63 izan ziren.
Nafarroako datuak, batzeke
Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak emandakoan osatuko da albistea.