Herri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduta egongo da astelehenetik aurrera

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 12a, 12:16

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordea batu da gaur, eta astelehenean indarrean jarriko diren neurriak adostu dituzte. Bi aldaketa nagusi egongo dira; mugikortasunari eta kirolari eragiten diotenak, hain zuzen ere.

Herrietako itxiera perimetrala mantenduko da, baina mugakideak diren herrien arteko mugikortasuna baimenduko da kirola edo jarduera sozioekonomikoak egiteko.

Bestetik, kirolari dagokionez, lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta lehiaketak baimenduko dira. Eta horrekin batera, kirol federatuko eta Eskola Kiroleko entrenamenduak eta gimnasio, klub edo polikiroldegietako programatutako jarduerak ere baimenduta egongo dira; betiere, herri horietan 500etik beherako intzidentzia badago.

Bestalde, Auzitegi Nagusiaren behin behineko ebazpenak ez du eragin Jaurlaritzak ostalaritzako sektoreari beste neurri murriztailerik ezartzea.

Aurreratu bezala, neurriok hilaren 15ean jarriko dira indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak