Jaurlaritza "ez dator bat" Auzitegi Nagusiak ostalaritzari lotuta hartutako erabakiarekin

Maialen Santos 2021ko ots. 9a, 18:20

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du "larria" iruditzen zaiela epaimahai batek "bere kasa" baloratzea LABIk eta profesionalek baloratzen duten "arrisku epidemiologikoa". EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur hartutako erabakiaren harira egin du balorazio hori; eremu gorrian dauden herrietako ostalaritzaren irekiera onartu baitu.

Zupiriak adierazi du Jaurlaritzak "errespetatzen" duela EAEko Auzitegi Nagusiak 500etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietako establezimenduak zabaltzeko baimena aitortu izana, nahiz eta "bat" ez datorren. "Auzitegiaren erabakiak ahuldu egiten ditu egun Jaurlaritzak osasuna zaintzeko dituen tresnak", zehaztu du. Hala, adierazi du Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek epaia aztertuko dutela, helegitea jarri ala ez erabakitzeko. 

Egoera "oso kezkagarria"

Bozeramaileak esan du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun egoera "oso kezkagarria" dela. Horri lotuta, Jaurlaritzaren helburua da intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 60an kokatzea, "eta horretarako adituei egiten diegu kasu LABI Batzorde Teknikoan". Izan ere, "haiei dagokie" egoera aztertzea.

Ostegunean elkartuko da LABI Batzorde Teknikoa, eta ostiralean, aldiz, Aholku Batzordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak