Azken hiru egunetan, 76 positibo berri baieztatu dituzte Debagoienean: 29 Oñatin, hamahiru Arrasaten, beste hamahiru Bergaran, hamabi Aramaion, lau Aretxabaletan, hiru Eskoriatzan eta bi Antzuolan. Guztira, pandemia hasi zenetik 5.234 debagoiendarrek hartu dute birusa.
Domekako positiboak:
Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Asteburuan hautemandako kasu berriek batez ere herri handietan izan dute eragina eta 500eko intzidentzia metatua izatetik oso gertu kokatu dira; batez ere, Bergara (472,20) eta Oñati (470,88). Baina, nolanahi ere, ez dira gune laranjatik gorrira igaro. Bestetik, intzidentziek gora egin dute Aramaion (2.905,41), Antzuolan (550,71) eta Eskoriatzan (268,10) ere, eta 500eko langatik gora kokatu da Antzuola. Dena den, Aramaio ez bezala, ez da zerrendan ageri. Bukatzeko, Elgetako, Leintz Gatzagako eta Arrasateko intzidentzia-tasak ez dira aldatu egunotan, eta Aretxabaletakoak (324,86) behera egin du.
Mapan daude datu guztiak eguneratuta:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Intzidentzia datuek erakutsi duten bezala, egunotan aldaketa nabarmenena izan duen herria Oñati izan da (29 kasu berri erregistratu baitira), baina aipatzekoak dira Arrasate, Bergara eta Aramaio ere, izan ere, aurreko astean hasitako joerari eutsi diote.
HERRIA | 02/05 | 02/06 | 02/07 | Guztira asteburuan |
Oñati | 8 | 10 | 11 | 29 |
Arrasate | 4 | 4 | 5 | 13 |
Bergara | 3 | 5 | 5 | 13 |
Aramaio | 3 | 4 | 5 | 12 |
Aretxabaleta | 1 | 1 | 2 | 4 |
Eskoriatza | 1 | 1 | 1 | 3 |
Antzuola | 1 | 1 | 0 | 2 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 21 | 26 | 29 | 76 |
Hego Euskal Herrian, 701 kasu
12.339 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian eta 701 kasu hauteman zituzten: 371 Bizkaian, 188 Gipuzkoan, 80 Nafarroan, 56 Araban eta sei bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hala, positibotasuna %5,8koa izan da erkidegoan eta %4,8koa Nafarroan.
Ospitaleei erreparatuta, 46 lagun ingresatu zituzten atzo (42 EAEn eta lau Nafarroan) eta guztira 917 lagun daude ospitaleratuta (737 erkidegoan); horietatik 195 ZIUetan (164 erkidegoan).