EAEn 10.104 proba egin zituzten atzo eta 632 izan ziren positiboak, %6,3ko positibotasun-tasarekin. Nafarroari dagokionez, 2.350 probetatik 87 izan ziren positiboak (%3,7). Behera egin dute, beraz, baieztatutako kasuek, baina probak ere gutxiago egin dituzte –egubakoitzean, 18.101 eta zapatuan, 12.454–.
COVID-19aren ondorioz, 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta gaitza duten 161 pertsona daude ZIUn gaur-gaurkoz.