EAEri dagokionez, 15.291 proba diagnostiko egin zituzten atzo eta horietatik, 947 positiboak izan ziren (% 6,2). Nafarroan, bestalde, 2.810 probetatik 172 izan ziren positiboak (%6,1).
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID19-aren ondorioz 84 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta COVID-19a duten 163 pertsona ZIUn daude, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.