Lanbideren doako ikastaroei buruzko informazio saioa egingo du Mondragon Unibertsitateak otsailaren 10ean

Txomin Madina Milikua 2021ko ots. 5a, 19:12

Langabetuei zein jardunean dabiltzan profesionalei zuzendutako ikastaroak izango dira, otsailaren amaieran hasi eta uztailean amaituko dira. Iturripeko  campusean izango den informazio saioan aurrez aurre edo online parte hartzeko aukera egongo da eta aurrez izena eman behar da.

Lanbideren eskutik, Debagoieneko profesionalak birtrebatzeko hamar ikastaro baino gehiago kudeatu eta emango ditu Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hurrengo bi urteetan.

Bost ikastaro otsaila amaieratik uztailera bitartean emango dituzte, eta langabeek parte hartu ahalko dute horietan, baita kontratu partziala duten langileek ere, birtrebatzeko eta lan-munduan sartzen laguntzeko helburuarekin. Izan ere, lehen aldiz, Lanbidek plazen %30a enplegagarritasun gaitasuna hobetzeko esparru berri batean trebatu eta espezializatu nahi duten langileentzat gordeko du. Kontratua lanaldiaren herenetik behera duten langileek ere eman ahalko dute izena, baina derrigorrezkoa izango da erantzukizun profesionalak bete eta era berean eskoletara joan ahal izatea.

Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, aurrez aurreko modalitatean, eta enpresako praktiketako egonaldia ere izango dute.

Otsailaren 10ean, informazio saioa

Doako ikastaroei buruzko informazio saioa hurrengo martitzenean, otsailaren10ean eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak. Saioa 15:00etatik 17:00etara izango da Iturripeko campusean, eta aurrez aurre edo online jarraitzeko aukera izango da. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 'cursoingenieria@mondragon.edu' helbidera idatzita edo hemen. 647 50 41 00 edo 664 26 50 68 telefonora ere deitu dezakete interesatuek.

Martxan jarriko diren lehen ikastaroak

  • Mekanizazioa, konformazio eta muntaia mekanikoko produkzioa. Otsailaren 22tiik uztailaren 30era, 600 ordu.
  • Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa. Martxoaren 1etik ekainaren 11ra. 620 ordu.
  • Urradura bidezko mekanizazioa, elektrohigadura eta prozedura bereziak. Martxoaren 1etik ekainaren 4ra. 620 ordu.
  • Industria-automatizazioko sistemen proiektuak garatzea. Martxoaren 1etik ekainaren 11ra. 630 ordu.
  • Pieza polimerikoak eta aleazio arinak ekoizteko moldeak fabrikatzea. Martxoaren 8tik uztailaren 2ra. 630 ordu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak