Azken kasuak batuta, pandemia hasi zenetik 5.158 lagunek hartu dute koronabirusa bailaran: Arrasaten 2.264k, Bergaran 1.146k, Oñatin 654k, Aretxabaletan 502k, Eskoriatzan 261ek, Antzuolan 159k, Aramaion 113k, Elgetan 51k eta Leintz Gatzagan zortzik.
Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Positibo berriekin batera, intzidentzia-tasek ere gora egin dute bailarako herri gehienetan; Aretxabaleta izan da salbuespena, behera egin baitu. Bestetik, Leintz Gatzagan eta Elgetan berdin mantendu da.
Intzidentzia-tasa horiek ateratzeko, azken hamalau egunetan metatutako positiboak hartzen dira kontuan. Ondoren 100.000rengatik biderkatzen dira eta gero herri bakoitzeko biztanle kopuruarengatik zatitu. Horrela irteten da zein den 100.000 biztanleko tasa metatua, azken hamalau egunetan. Gaur emandako datua ateratzeko hortaz, urtarrilaren 22tik hona atzemandako kasuak batu dira.
HERRIA | 1/22 | 1/23 | 1/24 | 1/25 | 1/26 | 1/27 | 1/28 | 1/29 | 1/30 | 1/31 | 2/01 | 2/02 | 2/03 | 2/04 | BATURA | TASA |
Aramaio | 1 | 1 | 3 | 0 | 0 | 1 | 5 | 1 | 1 | 5 | 9 | 4 | 2 | 3 | 36 | 2432,43 |
Antzuola | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 1 | 1 | 10 | 458,93 |
Aretxabaleta | 4 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 5 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 5 | 0 | 25 | 353,11 |
Arrasate | 4 | 5 | 4 | 7 | 12 | 9 | 4 | 6 | 0 | 6 | 7 | 5 | 16 | 15 | 100 | 452,86 |
Bergara | 3 | 1 | 6 | 5 | 3 | 4 | 3 | 2 | 5 | 3 | 3 | 8 | 10 | 12 | 68 | 452,25 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 88,42 |
Eskoriatza | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 2 | 0 | 1 | 8 | 194,98 |
Lein. Gatz. | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0,00 |
Oñati | 1 | 0 | 1 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 2 | 6 | 13 | 27 | 235,44 |
Hortaz –eta EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1ean argitaratutako zifrekin eragiketa eginez gero–, udalerri batek 500eko intzidentzia gainditzeko honako positiboak izan beharko ditu gutxienez, bi astetan:
- Aramaio: 8
- Antzuola: 11
- Aretxabaleta: 36
- Arrasate: 111
- Bergara: 76
- Elgeta: 6
- Eskoriatza: 21
- Leintz Gatzaga: 2
- Oñati: 58
Herri guztietako datuak daude mapa honetan:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Albistea, osatzeke
Hego Euskal Herriko datuekin osatuko da albistea.