Mondragon kooperatibaren "egokitzeko gaitasuna" txalotu du diputatu nagusiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 4a, 15:57

Gipuzkoako industria indartzeko Aldundiak abiatu dituen ekimenak aztertu dituzte gaur, Markel Olano diputatu nagusiak eta Iñigo Ucin Mondragoneko presidenteak.

Gipuzkoako industrian enplegua babestea eta lehiakortasuna garatzea dira Aldundiarentzat erronka nagusienak, eta Olanorentzat kooperatiba taldea "eredu" izan da COVID-19ak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko orduan, "egokitzeko gaitasuna" eta "gizarte konpromisoa" erakutsi dituelako: "Oinarri garrantzitsu bat izan da Mondragon taldea; pandemiaren ondorioak arintzeko orduan ekarpen itzela egin du, ez soilik arlo ekonomikoan, baita arlo sozio-sanitarioan ere".

Bestetik, bileran, industria jardueraren egoeraren eta epe laburreko bilakaeraren inguruko analisiak partekatu dituzte, baita EBko Next Generation funtsek Gipuzkoako eraldaketa ekonomiko eta sozialean izan behar duten paperaren ingurukoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak