Positibo kopuruak gora egin du Debagoienean; 40 atzeman zituzten atzo

Mirari Altube Arrese 2021ko ots. 4a, 12:43

Azken asteetako positibo kopururik altuena baieztatu zuten atzo egindako probetan, eta bereziki, herri handienetan egin du gora. Hala, Arrasaten hamasei izan dira hautemandakoak, Bergaran hamar, Oñatin sei eta Aretxabaletan bost. Horiez gain, Aramaion bi izan dira eta Antzuolan bat.

Intzidentzia-tasei dagokienez, hainbat herritan egin du gora, nabarmenenak Arrasaten (403,04) eta Oñatin (130,30), baina ez da izan eremu aldaketarik. Debagoieneko osasun eremuari dagokionez intzidentzia-tasa 362,40 izan zen atzo.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Hemen datu guztiak:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian, 1.249 positibo

Hego Euskal Herrian ere positibo kopuruak gora egin du zertxobait atzoko datuarekin (1.224) alderatuta; hona hemen lurraldeka: 144 Araban, 544 Bizkaian, 320 Gipuzkoan, 12 EAEtik kanpo erroldatutakoak eta 229 Nafarroan. EAEn 15.083 proba egin zituzten eta positibotasun tasa %6,8 izan da (atzo baino %0,4 handiagoa). Nafarroan, ostera, 3.824 izan dira egindako probak eta positibo eman du %6ak (atzo baino %1,1 handiagoa).

Ospitaleen egoerari dagokienez, atzo 84 ospitaleratu zituzten Osakidetzan, ZIUetan 156 gaixo zeuden eta plantan 573. Nafarroan, ostera, hamabi izan ziren atzo ospitaleratutakoak, 31 zeuden ZIUetan eta 195 plantan. Gainera, herritar bat hil da Foru Komunitatean azken orduetan eta beste bi lagun aurreko egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak