24 kasu berri baieztatu dira bailaran

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 2a, 12:48

Atzoko egunez, bederatzi positibo atzeman zituzten Aramaion, zazpi Arrasaten, hiruna Bergaran eta Eskoriatzan eta bana Aretxabaletan eta Oñatin. Guztira, 24 kasu berriekin, 5.048 dira bailaran gaitza hartu dutenak, pandemia hasi zenetik.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Positibo berriek, intzidentzia-tasetan ere eragina izan dute azken 24 orduetan. Adibidez, Aramaion, Arrasaten eta Eskoriatzan igo egin dira zenbatekoak eta Oñatin, Aretxabaletan eta Bergaran, aldiz, jaitsi. Tasa guztiak daude mapa honetan:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

1.099 positibo, Hego Euskal Herrian

16.282 proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 1.099 kasu positibo atzeman zituzten; hain zuzen ere, proben %6,9k eman zuen emaitza positiboa erkidegoan (herenegun baino %1,3 gutxiagok) eta %6,2k Nafarroan (herenegun baino %0,8 gehiagok). Lurraldeka, 527 kasu erregistratu ziren Bizkaian, 259 Gipuzkoan, 191 Nafarroan, 112 Araban eta hamar bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Ospitaleetako goranzko joera hautsi da, EAEn

Ospitaleetan, berriz, 80 lagun ingresatu zituzten atzo, eta 740 pertsona daude ospitaleratuta; horrek esan nahi du ingresatutakoen kopuruak behera egin duela. Eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean ere, orain arteko joera hautsiz, jaitsi egin da zenbatekoa, aurreko egunekoarekin alderatuta: 154 daude ZIUn (herenegun baino sei gutxiago). Nafarroan ere egoerak hobera egin du: hamar lagun ingresatu zituzten atzo, eta guztira 198 daude ospitaleratuta; horietatik 34, ZIUn.

Bukatzeko, azpimarragarria da, azken datuen arabera, oinarrizko birsorkuntza datuak behera egin duela: 1,00koa da EAEn. Gainera, Araban eta Bizkaian 1etik behera kokatzea lortu du R0 indizeak (0,98 eta 0,99). Gipuzkoan, 1,02ko datua erregistratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak