Arau-hausteei lotutako bost salaketa proposamen jarri ditu Ertzaintzak azken egunetan

Maialen Santos 2021ko urt. 29a, 14:12

Ertzaintza herriko muga kontrolatzen, eguaztenean, Eskoriatzako sarreran.

Astelehenean indarrean jarritako neurriei lotuta "ausazko kontrolak" egiten ari dira Ertzaintza eta herrietako udaltzainak.

Bergarako ertzain-etxetik adierazi dute herritarrak, oro har, ari direla "errespetatzen" astelehenean indarrean sartu ziren neurriak: "Bizi diren udalerrietan mantentzen ari dira, eta, gehienez, lau pertsonaz osatutako taldeetan. Hala ere, beti dago neurriak errespetatzen ez dituen kasu isolaturen bat".

Hain zuzen, azken egunetan, bost salaketa proposamen jarri ditu Ertzaintzak Debagoienean: horietako hiru bizikideak izan gabe baimendutako pertsona kopurua baino gehiago etxebizitza batean egoteagatik, bat maskara gabe eta etxeratze-agindua errespetatu gabe txakurra paseatzen egoteagatik eta azken bat bizilekua ezarrita ez duen herrian justifikatutako arrazoirik gabe egoteagatik.

Gauzak horrela, egunotan, "ausazko kontrolak" egiten ari dira Ertzaintza eta herrietako udaltzainak; batik bat, bidegorri eta errepideetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak