Azken hiru egunetan 36 positibo baieztatu dira Debagoienean

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 25a, 12:47

Arrasaten izan dira kasu gehien aste bukaeran, hamahiru, eta ondoren, Bergaran, hamar; Aretxabaletan sei atzeman dituzte, Aramaion bost eta Oñatin, bi. Eremuetan ez da izan aldaketarik, hortaz, ostalaritza itxi beharrik ez da izan; Aretxabaletak jarraitzen du izaten intzidentzia-tasarik altuena, 480,23.

Atzo, domeka, baieztatu zituzten kasu gehien domekan. Hona hemen datuak:

Herriak Egubakoitza Zapatua Domeka Guztira herrian
Aramaio 1 1 3 5
Antzuola 0 0 0 0
Aretxabaleta 4 1 1 6
Arrasate 4 5 4 13
Bergara 3 1 6 10
Elgeta 0 0 0 0
Eskoriatza 0 0 0 0
Leintz Gatzaga 0 0 0 0
Oñati 1 0 1 2
Guztira 13 8 15 36

 

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian 985 positibo

Atzo milatik behera geratu zen positibo kopurua Hego Euskal Herrian; hona hemen datuak lurraldeka: 151 Araban, 243 Gipuzkoan, 426 Bizkaian, 6 EAEtik kanpo erroldatutakoak eta 159 Nafarroan. EAEn 9.483 proba egin zituzten (6.260 PCR eta 3.223 antigeno), hortaz, positibotasun tasa %8,7koa da. Nafarroan, ostera, 1.737 proba izan ziren egindakoak, positibotasun-tasa % 9,2 izanik.

Bestetik, atzo, domeka, 48 ospitaleratze izan ziren EAEn; 560 dira gaur gaurkoz Osakidetzako ospitaletan daudenak eta 122 lagun daude ZIUetan. Nafarroan bederatzi izan ziren ospitaleratutakoak domekan, horietatik bi ZIUetan, eta bi  hildako ere izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak