1.046 positibo berri Hego Euskal Herrian

Miren Arregi Amasorrain 2021eko urtarrilaren 24a

Jaitsiera nabarmena Nafarroan, aurreko egunean baino 96 positibo gutxiago zenbatu baitituzte: guztira 166. Arabari dagokionez, 98 hauteman dituzte; Bizkaian, 528 eta Gipuzkoan 249. Beste erkidego batzuetako kasuak bost izan dira. EAEn 64 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 120 dira Zaintza Intentsiboko Unitateetan daudenak. Positibotasun tasa %8,3koa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Eta berriz, %6,5ekoa, Nafarroan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak