Lurraldeka, Bizkaia da kutsatu gehien erregistratu dituena, 630 kasu berrirekin. Gipuzkoak 292 zenbatu ditu, eta Arabak 208. Positibotasun tasa %8,4koa da gaur EAEn (hiru dezima egin du behera); Nafarroan, berriz, %7,9koa.
Ospitaleko egoerari dagokionez, EAEn 109 lagun daude Zaintza Intentsiboko Unitateetan. Plantan, beste 104 pertsona ingresatu zituzten atzo.