Iaz egin zuten ikasleen lehen topaketa, Aretxabaletako Lanbide Eskolan, eta hark izandako "arrakasta" ikusita "jarraipena" ematea erabaki dute.
"Hiruzpalau hizlari izango ditugu, automozioan lanean dabiltzan emakumeak izango dira, eta moderatzaile batek gidatuko ditu", adierazi dute. Izaskun Landaida Emakundeko presidenteak ere parte hartuko du, gainera. Online egingo duten mahai-ingurura batzera animatu dituzte automozioko Lanbide Heziketako ikastetxe guztiak.
Horretan parte hartzeko ale-aretxabaleta.eus webgunean esteka jarriko dute egunean bertan, eta azaldu dute euren Youtubeko kanalaren bitartez ere jarraitu ahal izango dela.
Iaz, 50 emakume bilduta
Emakumeen presentzia aldarrikatzeko helburuarekin egin zuten iaz lehen edizioa Aretxabaleta Lanbide Eskolan, eta Lanbide Heziketa zentro ezberdinetatik etorritako 50 emakume baino gehiago elkartu ziren.
Esperientziak partekatzeko eta automozioko ekintza ludiko batean parte hartzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.