Eusko Jaurlaritzak Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari proposatu dion akordioak honako puntu hauek jasotzen ditu:
- Udalerri guztien itxiera perimetrala zehaztea.
- Pertsona-taldeak, gehienez, laura murriztea, bai espazio publikoetan eta baita pribatuetan.
- Etxeratze-agindua 20:00etara aurreratzea.
- Establezimendu mota guztiak, eta gizarte, kultura eta kirol jarduera guztiak 19:00etarako ixtea. Salbuespenak dira farmaziak eta zerbitzuguneak.
- 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gehiago duten 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, honako neurri hauek zehaztuko dira
- ostalaritza eta jatetxe-zerbitzuak ixtea, salbuespen hauekin: hoteletako jantokiak eta ostatu hartutako bezeroentzako ostatuak, eskaerak entregatzeko edo jasotzeko zerbitzua eta gasolindegietan eta zerbitzuguneetan daudenak.
- taldeko kirola bertan behera uztea, profesionalak edo erdi-profesionalak diren entrenamenduak eta lehiaketak izan ezik. Aire zabaleko kirol jarduerak, gehienez, bi pertsonako taldetan egin beharko dira.
- 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, Autonomia Erkidego bakoitzeko osasun-zerbitzuek ezarriko dituzte, beren errealitate soziodemografikoaren arabera, egoera epidemiologikoa haztatzea eta dagozkion neurri murriztaileak aplikatzea ahalbidetuko duten irizpide osagarriak.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak esan du, neurri berriak aplikatzeko tartea otsail amaiera artekoa litzatekela, eta hamabost egunean behin ebaluatuko lirateke.