LABI egubakoitzean bilduko da egoera aztertzeko

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 20a, 15:32

Zupiria eta Sagarduiren atzoko prentsaurrekoa, Gobernu Kontseiluaren ostean.

Osasuneko Sailburuak berak azaldu du pandemiak okerrerako joera hartu duela eta egoera "larria" dela. "Litekeena da EAE maila gorrira igarotzea aste honetan", esan du aurrekoa berretsiz.

Urtarrilaren 27an egitekoa zen LABIren bilera aurreratu du Jaurlaritzak, eta egubakoitzean egingo da. Aukeretako bat da neurriak gogortzea, eta hori da, hain zuzen ere, arratsaldean egitekoa den erkidegoen eta Madrilgo Gobernuaren arteko bileran, Jaurlaritzak proposatuko duena.

Ospitaleetako azken datuek eragiten dute kezka, batez ere. Sagardui sailburuak emandako datuen arabera, kutsatzen diren 100 lagunetik hamabi ospitaleratzen dituzte –horietatik bat ZIUn­–, eta datozen asteetan, ospitaleratzeek gora egingo dutela aurreratu du sailburuak.

Oposizioak, bere aldetik, gogor salatu du Osasun Saila eta "informazio falta" azpimarratu dute; batez ere, txertaketa kanpainari dagokiona (faseak, kopuruak, txertaketa taldeak…) eta baita neurri murriztaileen proposamenen ingurukoa ere. Alderdiek adierazi dutenez, ez dituzte Gobernuaren erabakiak "komunikabideen bitartez" jaso nahi.

Jaurlaritzaren proposamenak, gaurko

 

  • Udalerri guztien itxiera perimetrala zehaztea.
  • Pertsona-taldeak espazio publikoetan eta pribatuetan egoteko muga gehienez ere laura murriztea, bizikideak izan ezik.
  • Gaueko mugikortasunaren ordu-muga 20:00etara aurreratzea.
  • Establezimendu mota guztiak ixteko, farmaziak eta zerbitzuguneak izan ezik, eta gizarte-, kultura- edo kirol-jarduera mota guztiak bertan behera uzteko ordu-muga 19:00etan ezartzea.
  • 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gehiago duten 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, honako neurri hauek zehaztea:
    • ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak ixtea, salbuespen hauekin: hoteletako jantokiak eta ostatu hartutako bezeroentzako ostatuak, eskaerak entregatzeko edo jasotzeko zerbitzua eta gasolindegietan eta zerbitzuguneetan daudenak.
    • taldeko kirola bertan behera uztea, salbu eta profesionala edo erdi-profesionalaren entrenamenduak eta lehiaketa, eta aire zabaleko kirol-jarduera, gehienez 2 pertsonako taldetan.
  • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, Autonomia Erkidego bakoitzeko osasun-zerbitzuek ezarriko dituzte, beren errealitate soziodemografikoaren arabera, egoera epidemiologikoa haztatzea eta dagozkion neurri murriztaileak aplikatzea ahalbidetuko duten irizpide osagarriak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak