Lau egoiliar sendatu dira Aretxabaletako GSR egoitzan

Uxue Igarza Loiola 2021eko urtarrilaren 19a

Azken bi egunetan, bailarako adinekoen egoitzetako bost egoiliar sendatu dira: lau Aretxbaletako GSRn eta bat, herenegun, Oñatiko San Martinen. Hala, azken datuen arabera, 28 dira Debagoieneko egoitzetan kutsatuta dauden adinekoak.

26 positibo aktibo daude Aretxabaletan eta bi Oñatin; guztira, 28. Gipuzkoa osoan kutsatuta dauden egoiliarren erdia baino gehiago dira bailarakoak. 48 dira Gipuzkoako egoitzen sarean dauden kasuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak