Hamaika kasu berri baieztatu dituzte bailaran

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 19a, 12:51

Atzo Debagoieneko mapa erabat horia zen (herenegun intzidentzia-tasa guztiak zirelako 299tik beherakoak), baina atzo egindako probek Aretxabaleta gune laranjan sartu dute berriz.

Atzoko probek hamaika kasu berri hauteman dituzte bailaran: lau Arrasaten, hiru Aretxabaletan, bi Oñatin eta bana Bergaran eta Eskoriatzan. Hala, guztira, 4.806 debagoiendar kutsatu dira guztira, martxotik hona.

Intzidentzia-tasei dagokienez, beste aldaketa bat izan du Aretxabaletak. Osasun Sailak atzo jakinarazi zuen gune horira igaro zela, baina gaur, 310,73ko tasarekin, gune laranjara bueltatu da.

Mapa honetan daude herri bakoitzeko positibo metatuak eta azken intzidentzia-tasak:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian, berriz, 13.424 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta %8,3k eman zuen emaitza positiboa erkidegoan(%0,1 egin du gora) eta %8,8k Nafarroan (%2,9 egin du behera). Beste modu batera esanda, 1.133 kasu berri atzeman zituzten: 530 Bizkaian, 239 Nafarroan, 227 Gipuzkoan, 132 Araban eta bost bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Bestetik, ospitaleetan, azken egunetako joerak ez du etenik: beste 82 lagun ingresatu zituzten atzo (herenegun ingresatutakoen bikoitza) erkidegoan. Nafarroan 20 izan ziren, eta hala, guztira 707 daude ospitaleratuta Hego Euskal Herrian; horietatik 112 daude ZIUn (96 EAEn eta hamasei Nafarroan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak