'Sortu eta play' aurkeztu dute youtuberrak izan nahi direnentzat

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 18a, 16:19

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, Sortu eta Play aurkeztu dute Game Erauntsia eta Asmoz fundazioak. Azaldu dutenez, helburua gazteei eduki dibulgatzaile eta entretenimenduzkoak egiteko gakoak eskaintzea da, eta horretarako, euskaraz ariko diren youtuber eta streamerrei tresnak eskainiko dizkiete.

Bideo-tutorial sorta "ulerterraz eta dinamikoa" prestatu dute egitasmoaren bultzatzaileek, eta webgunean zein Youtube katean jarri dute ikusgai:  "Guztira, jarraibide teoriko zein praktikoak uztartzen dituzten zortzi bideo-tutorial aurkituko dituzte zaleek". Horrez gain, kontzeptuen glosarioa eta ohiko galderen erantzunak ere jarri dituzte. 

Bestetik, egitasmoaren sustatzaileek adierazi dute euskal sortzaileek egindako ikus-entzunezko ekoizpenak partekatzeko aukera ere ematen dutela: Komunitatean edo Euskal Sortzaile Digitalen Topagunea. "Komunitatearen helburua Interneten euskaraz sortutako bideoak zabaltzea da, eta hartara, ezinbestekoak dira erabiltzaileen ekarpenak", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak