Orokorrean, Hego Euskal Herriko datuak atzokoak baino zertxobait hobeak dira, nahiz eta intzidentzia tasak altua izaten jarraitzen duen. Lurraldeen arabera, Araban 99 positibo egon dira, Bizkaian 391, Gipuzkoan 177 eta Nafarroan 159 positibo. Bada, atzoko datuekin alderatuta positibo kopuru txikiagoa egon da –2.287 test gutxiago egin dira– eta intzidentzia tasa ere apur bat baxuagoa da, bereziki EAEn (%6,8). Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, berriz, Nafarroan %8,1ekoa da.
Ospitaleen egoerari dagokionez, EAEn COVIDaren ondorioz 49 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 92 pertsona ZIUn daude.