1.030 positibo Hego Euskal Herrian; horietako 228 Gipuzkoan

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 16a, 16:10

Gabonak eta gero positibo tasak gora egiten jarraitzen du, eta atzo mila positiboen langa esanguratsua gainditu zen. Hala, guztira 14.180 froga diagnostiko egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta haietatik 1.030 positiboak izan dira (% 7,2). EAEn 835 izan dira positiboak, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, 195 positibo baieztatu ditu –bi lagun hil dira–. 

Azken orduetan positibo tasa hazi egin da Hego Euskal Herrian, eta dagoeneko langa esanguratsua galdinditu da, mila positibokoa –nahiz eta azken orduetan test gutxiago egin diren–. EAEn 835 positibo zenbatu dituzte (11.255 froga egin eta gero) eta Nafarroan 195 lagunek eman dute positibo (2.925 froga egin eta gero, test antigenoak eta PCRak batuta). Hala, azken ordu hauetan Araban eta Bizkaian egon da hazkunde handiena. Araban 112 positibo egon dira, Bizkaian 479, Gipuzkoan, 228, eta Nafarroan, 195. Hala, Gipuzkoan eta Nafarroan jaitsi egin den moduan, Bizkaian eta Araban hazi egin da positibo kopurua.  

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 86 pertsona ZIUn daude. Gogoan izan Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dituztela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak