Azken datuen arabera, Debagoieneko herri guztiek dute 100.000 biztanleko 500etik beherako intzidentzia. Eskoriatzan, esaterako, 414,33ko tasa erregistratu dute gaur. Hala, Osasun Sailaren buletinean atzo adierazi moduan, herri horretako ostalaritza zerbitzuak gaur ireki ahal izango dituzte.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Osasun Sailak argitaratutako egoera epidemiologikoaren gaineko txostenaren arabaera, 13.224 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 760 pertsonek eman zuten positibo; hau da %5,7k. Lurraldeka, 412 kasu atzeman zituzten Bizkaian, 239 Gipuzkoan, 100 Araban eta bederatzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleei dagokienez, COVID-19aren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 84 pertsona daude ZIUetan.